Enpresen arteko transmisioa errazteko Berriz egitasmoa jarri dute abian

Uztarria.eus 2015ko aza. 20a, 13:32
Berriz enpresa programaren sustatzaileak haren aurkezpenean, Azkoitiko Elkargunean.

Arrazoi desberdinak tarteko, negozioa eskualdatu nahi dutenei eta negozio bat erosi nahi dutenei pertsonalizatutako, doako eta isilpeko zerbitzua eskainiko zaie egitasmoaren bidez. Egitasmoaren helburua "enpresa horiek ixtea eta jarraipena izatea", dela azaldu dute sustatzaileek.

Eusko Ganberak kudeatutako eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Berriz enpresa egitasmoa jarri dute abian, merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreko enpresen arteko transmisioa errazteko. Joan den hilaren 16an aurkeztu zuten egitasmoa Azkoitiko Elkargunean, eta bertan izan ziren Azpeitiko eta Azkoitiko Udaletako ordezkariak. Egitasmoaren helburua "enpresa horiek ixtea eta jarraipena izatea", dela azaldu dute sustatzaileek.

Arrazoi desberdinak tarteko, negozioa eskualdatu nahi dutenei eta negozio bat erosi nahi dutenei pertsonalizatutako, doako eta isilpeko zerbitzua eskainiko zaie egitasmoaren bidez. Horrela, negozioa saldu nahi duen pertsonaren eta martxan dagoen enpresa bat hartzea nahi duen ekintzailearen arteko loturarekin hainbat helburu lortu nahi dituztela azaldu dute: "Enpresa horiek jarraipena izatea eta negozio hori erosten duen pertsonak aurrera egiteko aukera izatea, horrek dituen abantaila guztiekin; martxan, errentagarriak eta montatuta dauden negozioak baitira eskualdatzen direnak".

Informazio gehiago behar duenak Gipuzkoako Bazkundeko Maite Imazekin (943 00 03 00 telefonora deituta), Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteko Olaia Zabaletarekin (608 31 30 24) eta Bertan merkatari elkarteko Xabier Aldalurrekin (688 8239 44) edo Iraurgi Berritzeneko Alazne Larrañagarekin (943 85 11 00) jarri behar du harremanetan.