Anariren eta Ainara LeGardonen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko aza. 20a, 12:19

Anariren azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Zure aurrekari penalak da erantzun zuzena, eta Juanjo Goenagak eta Maite Azpiazuk sarrera bana eskuratu dute.

Anarik eta Ainara LeGardonek kontzertuak eskainiko diuzte etzi, igandea, Sanagustin kulturgunean, 19:30ean hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Juanjo Goenagak eta Maite Azpiazuk. 

Anariren azken diskoak nola izena duen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Zure aurrekari penalak da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.