Ibaia garbi mantentzeak ematen dituen lanak

Uztarria.eus 2015ko aza. 19a, 19:38

Ohiturak eta joerak urteen poderioz aldatzen ari direla ematen duen arren, komeni baino mantsoago ez ote den gertatzen ari... Ibaiak zaborraz desegiteko toki dira oraindik ere batzuentzat, eta horiek garbi mantentzeak lanak ematen ditu. Horren adibidea da argazkikoa: gaur, osteguna, bazkalondoan, udal langileek irudiko kable bobina handia atera dute Urolatik, Zelai Luze parean.