Carmen Martinez de Lejarza: "Erabiltzen den energia berriztagarria izatea da xedea"

Urola Kostako Hitza 2015ko aza. 19a, 19:17
Carmen Martinez Lejarza. (ENERITZ ALBIZU LIZASO)

Iraurgi Berritzen garapen agentziako energia teknikaria da Carmen Martinez de Lejarza Amenabar azpeitiarra. Energia Mahaiko koordinatzaile lanak egiten ditu, eta ekintza planarekin ari dira lanean orain. Urola Kostako Hitza-n elkarrizketatu dute, Energia Jardunaldiak direla eta.

Energia Mahaiak bailarako bost udalerri batzen ditu, helburu berekin lan egiteko. Carmen Martinez de Lejarza Amenabar energia teknikaria (Azpeitia, 1988) dute bidelagun.

Noiz hasi zen egitasmoa?

2013an hasi ginen lanean, aurrekontu parte-hartzaileak zirela-eta. Bide horri jarraiki, 2014an diagnostiko bat egin zuen Azpeitiko Tinko STS enpresak. Aztertu zuten zer kontsumo energetiko duen bailarak, zer ezaugarri dituzten etxebizitzek eta zer aukera dituen eskualdeak energia berriztagarria ezartzeko, esate baterako.

Gai horiek lantzeko sortu zen energia mahaia?

Bai. Bost udalerritako politikariak daude: Azkoitikoa, Azpeitikoa, Beizamakoa, Errezilgoa eta Zestoakoa. Urkomek eta Ingurugiro fundazioak ere parte hartzen dute. Horrez gain, eragileak ere badira mahaian: Elkar-ekin eta Piztu taldeak. Iraurgi Berritzenetik koordinatzen dugu mahaia, eta Foru Aldundiak ere ekarpena egiten du.

Diagnostiko horretako ondorio nabarmenenak zein dira?

Adibidez, energia berriztagarria sortzeko aukerak ikusi dira: biomasa eta eguzki energia erabil daitezke. Haize energiaren baliabide sinpleenak ere aztertzekoak dira. Energia gastatu egiten da, nahiz eta murriztu daitekeen. Beraz, erabiltzen den energia berriztagarria izatea da helburua.

 

Irakurri elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.