Ostiral Beltza egitasmoaren baitan izango diren eskaintzak jakinarazi ditu Bertanek

Uztarria.eus 2015ko aza. 24a, 14:37

Egun horretan herriko dendetan erosketak egiten dituzten herritarrei %10eko deskontua egingo zaie, Bertan fideltasun txartelarekin ordainduz gero. Gainera, saltoki gehienek, aparteko eskaintzak ere egingo dituzte: %30eko deskontua, 2x1 zozketak, oparitxoak... Eskaintza horiez baliatzeko, erosketak ez dira Bertan txartelarekin ordaindu beharko. Azaroaren 26an argitaratuko da denden eta eskaintzen zerrenda webgune honetan. 

Azpeitiko Bertan mertari elkarteak Ostiral Beltza (Black Friday) egitasmoa antolatu du aurrenekoz, azaroaren 27rako. AEBetan sortutako egitasmoa Azpeitira ekarriko dute aurten, "herrian kontsumitzearen garrantzia azpimarratzeko".

Horrenbestez, egun horretan herriko dendetan erosketak egiten dituzten herritarrei %10eko deskontua egingo zaie, Bertan fideltasun txartelarekin ordainduz gero. Gainera, saltoki gehienek, aparteko eskaintzak ere egingo dituzte: %30eko deskontua, 2x1 zozketak, oparitxoak... Eskaintza horiez baliatzeko ez dira erosketak Bertan txartelarekin ordaindu beharko. Baina txartelarekin ordaintzen dutenei, %10eko deskontua eta aparteko eskaintzak egingo zaizkie.

Horrez gain, elkarteko dendak puxika beltzez apaiduko dituzte eta deskontu bereziak ikusgai izango dira ostiralean bertan saltokietako erakusleihoetan. Bestalde, flyer-ak ere banatuko dituzte herrian, eta horietan agertuko den QR kodeak webgune honetan hilaren 26an argitaratuko den denden eta eskaintzen zerrendadun albistera bideratuko ditu erabiltzaileak.

Azaroko azken ostiraletan, AEBetan egin izan den ekimena da Ostiral Beltza, baina "mundu osoan zehar hedatu da marka handiek eman dioten garrantziaren ondorioz", azaldu dute Bertaneko kideek. Elkartekoek gaineratu dutenez, "Gabonetako erosketei hasiera ematea" da helburua: "Horretarako, egun batez eta betiko ordutegian, deskontu handiak eskaintzen dituzte merkatariek. Modu horretan, bezeroak dendetara erakartzea eta Gabonetako opariekin pentsatzen hastea lortzen da".

Ondorengoak dira egitasmoan parte hartuko duten saltokiak eta horien eskaintzak:

  • Luix Beltza (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Arkupe (%50era arteko deskontuak)
  • Alzuaran (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Xaxarki (%25eko deskontua Nicethings markako produktuetan)
  • Furundarena (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Ufito (2x1 hainbat arropatan)
  • Aneitz (%20ko deskontua arropa guztietan)
  • Pittinka (%10eko deskontua puzzleetan eta motxiletan)
  • Mina mertzeria (erosketa bakoitzarekin oparia)
  • Tilin-Talan (%20ko deskontua zakuetan eta arropatan; zozketa egingo dute egun horretan erosketak egiten dituzten bezeroen artean)
  • Ordulari (%30eko deskontua eskumuturreko ordularietan, %20 zilarrezko bitxietan, %10 urrezko bitxietan)
  • Ilargi (%20ko deskontua korseterian)
  • Yuritz oinetakoak (%20ko deskontua poltsetan) 
  • Irede Estetika (%10eko deskontua produktu kosmetikoetan)
  • Ciclos Beni (%10eko deskontua produktu guztietan)
  • Prest tindategia (Edredoien garbiketa 18 euroren trukean)
  • Valverde Drogeria (%10eko deskontua produktu kosmetikoetan eta lurrinetan)
  • Koket (%20ko deskontua arropa eta oinetakoetan)
  • Farmazabal (%10eko deskontua produktu guztietan)
  • Haurtxoa (%20ko deskontua txamarretan)
  • Koh Tao (%10eko deskontua Smash markako arropatan eta bufanda guztietan)
  • Arku (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Larrañaga kirolak (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Hotel Larrañaga (%10eko deskontu balearen zozketa)
  • Azkue (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Mugi kirolak (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Ostadar Optika (%20ko deskontua monturetan eta eguzkitako betaurrekotan)
  • Edurne Oinetakoak (%10eko deskontua produktu guztietan)
  • Jostaldi kirolak (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Oinkari oinetakoak (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Aitzaki Kirolak (%20ko deskontua kirol arropa eta oinetakoetan)
  • Gotain (%10eko deskontua lurrinetan)
  • Ubbo (%10eko deskontua produktu guztietan)
  • Arkupe (%25eko deskontua produktu guztietan)
  • Igan (Erosketetarako orga baten zozketa eta %10eko deskontua dekorazio artikuluetan)
  • Azkoitia erloju konponketak (%30eko deskontua erlojuetan eta urrezko bitxietan)
  • Arrospide oinetakoak (%30eko deskontua zenbait poltsa, gerriko, aterki, kartera eta oinetakotan)
  • Saltoka (%20ko deskontua Andarines eta Landos markako botetan)
  • Biur (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Moviltek Azpeitia (Kristal tenplatuzko protektorea opari 20 eurotik gorako erosketetan)
  • Kalani (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Trapos (%20ko deskontua 'screen' pertsiana bilgarrietan)
  • Ukabi (HP 250 portatila 369 euro; bozgoragailu portatila/bluetooth: 9,99 euro; bateria externoa 9.99 euro; pendrive 32 GB 7,99 euro).
  • Otola (%15eko deskontua pijametan eta bularretakoetan)
  • Disdira (%10eko deskontua produktu guztietan)
  • Kukua (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Pipes (%20ko deskontua produktu guztietan)
  • Gurrutxaga parafarmazia (%10eko deskontua produktu guztietan)
  • Irati gazte moda (%10eko deskontua produktu guztietan)
  • Babesa Gazte Moda (%20ko deskontua produktu guztietan)

Bertan txartela eskuratzeko zer?

Bertan fideltasun txartela doakoa da, eta ez da behar kontu berri bat zabaltzea txartela lortzeko. Gainera, ordainketak hiru hilabetera atzeratzeko aukera ematen du. Erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak ere pilatzen ditu. Interesatuek Nafarroako Rural Kutxaren Azpeitiko bulegoan (Foru ibilbidea, 10) eskatu dezakete Bertan txartela.