Elkarri berotasuna emateko modua

Urola Kostako Hitza 2015ko aza. 18a, 11:58

Arropa bankuko boluntarioak, Soreasun duten lokalean. (E. Albizu Lizaso)

Elkar-ekin taldeko adar batek sortu du arropa bankua, eta udalarekin elkarlanean kudeatzen dituzte jantziak. Bost astean 60 familiari lagundu diete, eta herritarren jarrera txalotu dute.

"Ikusi arte ezin da sinetsi zer poz hartzen duten haurrek gustuko erropa ematen diegunean. Horregatik bakarrik merezi du arropa bankuan lana egiteak". Horrela azaldu du Maria Luisa Irulegik zergatik gustatzen zaion herriko arropa bankuan boluntario gisa jarduteak. Berarekin ziren beste lau emakumeek irribarre egin, eta bat egin dute erantzunarekin, buruarekin baietz esanez. Mila Landa, Ana Mari Campos, Juani Amenabar, Isabel Blanco eta Joxe Agirre dira arropa bankuko bihotza, Irulegirekin batera.

Bost aste igaro dira Azpeitiko arropa bankua ireki zutenetik, eta herritarren erantzuna "bikaina" izan dela azaldu dute boluntarioek. Elkar-ekin-ek abiatu zuen egitasmoa, eta Azpeitiko Udalarekin elkarlanean kudeatzen dute arroparen banaketa. Elkar-ekin taldeak irekitako bigarren eskuko azokara arropa asko iristen zela ikusi zuten, eta arropa bankua irekitzea pentsatu zuten. "Azpeitian ez dugu zerbitzu hori. Inguruko herrietan baditu halako batzuk Caritas-ek, eta haiek lana nola egiten duten ikusi genuen", esan du Irulegik.

Erreportaje osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.