Turismo eragileak Azpeitia ezagutzen

Uztarria.eus 2015ko aza. 17a, 19:13

Turismo eragilez osatutako talde bat bisitan izan da gaur, asteartea, Azpeitian. Bisitaldia Loiolan abiatuta, herrigunean hainbat txoko ezagutzeko parada izan dute ondoren, bereziki Alde Zaharrean: azoka, garbitokia, parrokia (argazkian, atarian) eta Bakardadearen Kapera, Madalenako ospitalea eta Tren Museoa. Eneko Etxeberria alkatea eta Agustin Lizarralde zinegotzia izan dituzte lagun bisitaldian turismo eragileek. Azpeitia ezagutu ondoren, Urola bailarako beste txoko batzuk bisitatu dituzte. (Argazkia: AZPEITIKO UDALA)