Debatik Zumaiara irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako

Uztarria.eus 2015ko aza. 18a, 09:03

Mendizaleak 09:00etan aterako dira Azpeitiko anbulatoriotik. Autobusez, Debara joango dira eta itsas ondoko bidetik Zumaiara oinez ondoren. Bueltako autobusa Zumaian hartuko dute 18:00etan. Bazkideek bi euro ordaindu beharko dute eta, besteek, lau euro.

Debatik Zumaiara mendi ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak igande honetarako. Egun guztiko ibilaldia izango da eta itsas ondoko ibilbidetik egingo dute ibilbidea.

Anbulatorio aurrean hartuko dute Debara joateko autobusa 09:00etan, eta itzulerakoa Zumaian hartuko dute, 18:00etan.

Izen-ematea mendizaleen webgunean edo mendi elkartean (tabernan) egin daiteke hilaren 20a baino lehen. Bazkideek bi euro ordaindu beharko dute eta, besteek, lau euro.

Antolatzaileek azaldu dutenez, eguraldiaren arabera ibilaldia aldatu egin daiteke.