Marina Markovic asteko jokalari onena

Uztarria.eus 2015ko aza. 17a, 13:17

Emakumeen Saskibaloi Ligako azken jardunaldiko jokalari onena izendatu dute Marina Markovic Añares Rioja ISBko hegal-pibota. Izan ere, 25 puntu eskuratu, 10 errebote jaso, 3 asistentzia eman, 4 baloi berreskuratu eta 7 falta jaso zituen kantxa gainean egon zen 39 minutetan. Guztira, 37ko balorazioa eskuratu zuen Serbiako jokalariak ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan.

Jardunaldiz jardunaldi lortzen ari den zenbakiek ligako jokalari onenen pare jarri dute Markovic: 14’3 puntu, 8,2 errebote eta 6,1 falta jasota partidako, eta bataz beste, 13,3ko balorazioa eskuratuta.

Igandean etxean jokatu zuten ISBko nesken ligako bederatzigarren neurketa eta, gutxigatik, baina ezin izan zuten Embutidos Pajariel Bembibre taldea mendean hartu.