Anariren eta Ainara LeGardonen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko aza. 17a, 11:53

Igandean, azaroak 22, Sanagustin eskainiko dituzte kontzertuak, 19:30ean hasita. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Zer disko aurkeztuko du Anarik igandean? Erantzunak azaroaren 20ko, ostirala, 11:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Anarik eta Ainara LeGardonek kontzertuak eskainiko dituzte datorren igandean, azaroak 22. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zer disko aurkeztuko du Anarik igandean?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Azaroaren 20ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.