Kometa taldeak 'Grabitatea' disko berriaren aurrerapen kanta kaleratu du

Uztarria.eus 2015ko aza. 17a, 11:32

Kometa taldeak Grabitatea izeneko bigarren diskoaren aurrerapen kanta kaleratu berri du. Eskutik heldu izeneko kanta entzungai da dagoeneko, eta bideoa eskegi dute Youtuben. Azaroan 27an jarriko dute salgai diskoa. Mikel Gurrutxaga, taldeko bateria-jotzailea, azpeitiarra da, eta Uztarria.eus-ek berarekin hitz egin zuen 2013an, lehen diskoa kaleratu zutenean.