Txotxa eta kontzertuak, Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko

Uztarria.eus 2015ko aza. 17a, 11:05

Joan den zapatuan, Azpeitiko ikastolaren 50. urteurrenaren harira Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik antolatutako ekitaldien baitan, bertso-txotxa egin zuten dozenaka lagunek, trikiti doinuz lagunduta, Sanagustin kulturgunean. Ondoren, Trini Fox eta Piztiak taldeen kontzertuak izan ziren bertan. Kontzertuetako argazki bilduma egin du Alberto Belokik, eta lotura honetan ikus daiteke.

50. urteurreneko ospakizunen baitako hurrengo hitzordua abenduaren 26an, zapatuan, izango da Soreasu antzokian. Amagar taldea, Xabier Saldias eta Unai Hirukoa izango dira oholtzan, eta Xabier Euzkitzek aurkeztuko du emanaldia.

Hemen, zapatuko argazki bilduma. (Argazkiak: Urola Ikastola BHI)