Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak ostiralera arte salgai Sanagustinen

Uztarria.eus 2015ko aza. 16a, 17:09

Urriaren 21etik daude salgai eta ostiraletik aurrera webgunetik soilik erosi ahalko dira abenduaren 19an jokatuko den finalerako sarrerak.

Abenduaren 19an Donostiako Ilunben jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak salmenta guneetatik ostiral honetan erretiratuko dituzte. Azpeitiaren kasuan, Sanagustin kulturgunean egongo dira ordura arte salgai. Hilaren 21etik aurrera Internetez soilik erosi ahalko dira sarrerak, www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Finalerako txartelak Internetik erosteaz gain, Zarautzen, Tolosan eta Eibarren jokatuko diren finalaurrekoetan ere izango da horiek erosteko aukera, saio hasieran zein bukaeran. Gainera, Bertsozale Elkarteak eta Lankuk Durangoko Azokan izango duten postuan ere jarriko dituzte salgai.

Tolosako finalerdian abestuko du Beñat Lizaso bertsolari azpeitiarrak Beñat Gaztelumendirekin, Iñaki Apalategirekin, Nerea Elustondorekin, Oihan Iguaranekin eta Unai Agirrerekin batera. Hilaren 29an izango da saioa Tolosako Usabal kiroldegian, 17:30ean hasita.