Fatiha Hajji Babaren erakusketa ikusgai Betharram aretoan

Uztarria.eus 2015ko aza. 16a, 16:51

Azaroaren 25era arte egongo dira bertan artista marokoarraren margolanak, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Fatiha Hajji Baba marokoar artistaren erakusketa gaurtik hilaren 25era arte egongo da ikusgai Betharram aretoan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da Babaren margolanak ikusteko aukera eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Artistak natura asko gustatzen zaiola azaldu du, beretzat artea dela. "Gizateriarentzako eta gizatasunarentzako metodorik onena da, pinturaren bidez nire sentimenduak adierazten uzten baitit, eta pinturaren bidez Palestina, Siria edo Irak bezalako herrialdeetako gudetatik ihes egiten ari diren pertsonei nire laguntza ematen eta arrazakeriaren aurka agertzen uzten baitit", gehitu du.