Bost minutuko elkarretaratze isila egin dute Parisko atentatuak salatzeko

Uztarria.eus 2015ko aza. 16a, 13:13

Ostiral gauean Parisen izandako erasoak salatzeko bost minutuko elkarretaratze isila egin dute dozenaka lagunek, gaur, astelehena, plazan, Azpeitiko Udalak deituta. "Munduan zehar gertatzen diren eskubide urraketa guztiak salatzeko, gerrek eragindako biktima guztiak oroitzeko eta gerra gehiago ez daitezen izan aldarrikatzeko" deitu dute elkarretaratzea. Eta Udalak "elkartasuna eta doluminak" adierazi dizkie Pariseko erasoetan hildakoen lagunei eta senideei. Horrez gain, "erasoetan zauritutakoak ahalik azkarren osatu daitezela espero" duela azaldu du Udalak: "Erabateko irmotasunez adierazi nahi dugu eraso hauek onartezinak direla, eta sendo salatzen ditugu. Bide batez, munduan zehar gertatzen diren beste eraso eta biktimak ere salatzea nahi ditugu. Munduko herritar guztion giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu".