Gaztetxea jendez lepo Boulder txapelketan

Uztarria.eus 2015ko aza. 16a, 12:25

'Euskal Presoak Euskal Harrietara' boulder txapelketa herrikoia jokatu zen zapatuan Gaztetxean. Herriko eta inguruko herrietako hainbat eskalatzailek hartu zuten parte euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko antolatutako txapelketan. Ostiralean Maliko eskalada bidaia ikus-entzunezkoa eman zuten, 21:30ean hasita Gaztetxean.