Lokal berria, Sanjuandegiko auzotar guztien eskura

Uztarria.eus 2015ko aza. 13a, 21:13

Ostiral arratsez inauguratu dute Sanjuandegin auzo lokal berria, udal igerilekuetako eraikinaren beheko solairuan. XJ Auzolanean taldearen egoitza berria izateaz gain, auzotar guztien erabilerarako gunea izango dela gogoratu dute inaugurazioan taldeko kideek eta udal ordezkariek. Festetako argazki eta kartel zaharren erakusketari bistadizoa bota ondoren, XJ Auzolaneanekoek prestatu duten luntxaz gozatzeko aukera izan dute inauguraziora joan direnek.