Abenduaren 20ko hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko zerbitzua emango dute EAJk eta EH Bilduk

Uztarria.eus 2015ko aza. 13a, 17:52

Espainiako Gorteak aukeratuko dira egun horretan. Azpeitiko EAJren Batzokian eta Orkatz tabernan bideratuko dituzte postaz botoa eman nahi dutenek jarraitu beharreko pausoak. Abenduaren 10a baino lehen eman daiteke botoa posta bidez.

Abenduaren 20an Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egingo dira. Egun horretan edozein arrazoirengatik (bidaia bategatik, azterketengatik, gaixotasun edo ezintasunagatik...) botoa eman ezin dutenentzat, Azpeitiko EAJk eta EH Bilduk posta bidez botoa emateko laguntza zerbitzuak antolatu dituzte.

EAJri botoa ematea nahi dutenek Batzokira agertu beharko dute, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 19:30ak bitartean, edota 688691610 telefonora deitu.

EH Bilduren kasuan, Orkatz tabernan eskatu beharko dute informazioa. Argibideak telefonoz edo e-posta bidez ere eman ahalko zaizkie. 635757604 da telefono zenbakia eta ehbilduazpeitia@gmail.com e-posta helbidea.