Luzatu egin dute 'Gure inguruari begirada bat' lehiaketara lanak aurkezteko epea

Uztarria.eus 2015ko aza. 13a, 09:20

Astelehena, azaroak 16, izango da horretarako azken eguna.  Aurtengo lehiaketako gaia, Elikadura jasangarria da eta aurkeztutako argazkiek, elikaduraren eta ingurumenaren arteko erlazioa azaldu behar dute.

'Gure Inguruari Begirada Bat' argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea luzatu egin dute, eta astelehena, azaroak 16, izango da horretarako azken eguna. Aurtengo lehiaketako gaia, Elikadura jasangarria da eta aurkeztutako argazkiek, elikaduraren eta ingurumenaren arteko erlazioa azaldu behar dute.

Argazki guztiak bildu ondoren, azaroaren 18an jakinaraziko du erabakia epaimahaiak. Sari banaketa, berriz, hilaren 27an izango da. Guztira, 100 euroko bederatzi sari banatuko dira; hiru arlo bakoitzean.