Piztiak eta Trini Fox taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko aza. 13a, 12:39

Piztiaken azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. U da erantzun zuzena, eta Joseba Albizuk eta Jose Angel Iriondok sarrera bana eskuratu dute.

Piztiak eta Trini Fox taldeek kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Joseba Albizuk eta Jose Angel Iriondok. 

Piztiaken azken diskoaren izena zein den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.