Roselis Silva: "Talentua izateak ez du ezertarako balio espiriturik ez baduzu"

Urola Kostako Hitza 2015ko aza. 11a, 11:16
Roselis Silva. (Eneritz Albizu)

Komunikazioa ikasi zuen Roselis Silva (Caracas, Venezuela, 1991) Rioja Añares saskibaloi taldeko jokalariak, eta kazetari baten aurrean esertzea suertatu zaio. "Une honetan saskibaloia da nire ofizioa, eta epe luzera pentsatzen dut kazetaritzarekin", azaldu du taldeko baseak. Kirol komentarista izan nahi luke, baina 40 bat urte egitean, saskibaloiaz nahikoa gozatzen duenean. Joan den astean aukeratu zuen Espainiako federazioak Lehen Mailako asteko hamabost jokalari onenen artean.

Noiz eman zizuten Azpeitira etortzeko aukera?

Eskaintza egin zidatenean, Panamerikako txapelketa jokatzen ari nintzen Kanadan. Lehendik Espainian izanda nengoen, eta pentsatzen dut orduan ikusiko nindutela. Ez nuen gehiegi pentsatu, hauxe baita nire ilusioa, saskibaloiaz bizitzea.

Zein izan da zure ibilbidea saskibaloi jokalari bezala?

Sei urte nituenetik nabil saskibaloian, eta 14 urterekin hasi nintzen Venezuelako selekzioan jokatzen. Ondoren, 18 urterekin, Ameriketako Estatu Batuetara joan nintzen, eta Kansas unibertsitateko taldean jokatu nuen. 22 urterekin berriro joan nintzen Venezuelara, selekziora, eta hemen nago orain.

Zein da zure postua jokoan?

Normalean base bezala jokatzen dut, baina tokatu izan zait beste postu batzuk probatzea ere. Hala ere, basea naiz ni, eta leku horixe gustatzen zait gehien.

Elkarrizketa osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.