Mankomunitateetako EH Bilduren ordezkariek GHKren urgentziazko bilera eskatu dute

Uztarria.eus 2015ko aza. 10a, 19:12

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK) osatzen duten mankomunitateetako EH Bilduren ordezkariek agerraldia egin dute gaur, asteartea, Kontsortzioaren urgentziazko bilera eskatzeko. "GHKren zorraren eta balizko disoluzioaren inguruko informazioa ezkutatu izana salatu, zorrari aurre nola egingo zaionaren aurrean gure kezka azaldu eta gertatutako eta bereziki honek mankomunitateetan, udalerrietan eta bizilagunengan izango duen eragina zein izango den argitzeko" eskatu dute bilera egitea EH Bildukoek. Agerraldian parte hartu dutenen artean zegoen Aitor Bereziartua (argazkian, eskubitik hasita bigarrena), Azpeitiko zinegotzia eta Urola Erdiko Mankomunitatearen lehendakaria. (Argazkia: EH BILDU).