Egoiliarrek hasi dute San Martin Astea

Uztarria.eus 2015ko aza. 9a, 13:20

Gaur, astelehena, hasi dituzte Azpeitiko egoiliarrek San Martin Asteko ospakizunak. Ekitaldiei hasiera ematen izan dira Iraurgi ikastetxeko hainbat ikasle eta irakasle eta Azpeitiko Udal ordezkari batzuk, eta egoiliarren pregoiarekin eta hainbat abestirekin eman diote hasiera aste bereziari. Gaur arratsaldean, berriz, Amaia Garmendiaren emanaldia izango da 17:00etan hasita, egoitzan bertan.

Bihar, asteartea, izango da San Martin eguna eta egun horren baitan hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriko zaharren egoitzan. 

Hemen, egitarau osoa:

Azaroak 10, asteartea

  • 11:00. Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia.
  • 16:00. Txokolatada, boluntarioekin.
  • 17:00. Bingo berezia, Pastoralaren eskutik.

Azaroak 11, asteazkena. San Martin eguna

  • 10:30. San Martín eguneko meza nagusia.
  • 12:00. Urteko ekitaldien argazkien erreportajea
  • 16:30. Bertso saioa, Adin-Adin programaren barruan, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxeeta Beñat Lizasorekin.

Azaroak 12, osteguna

  • 10:30. Nagusilaneko Jose Maria Soroarekin kantaldia.
  • 16:45. Bingo berezia, Nagusilanen eskutik.

Azaroak 13, ostirala

  • 11:00. Karta eta toka txapelketak.
  • 17:30. Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen emanaldia.

Azaroak 14, zapatua. Familien eguna.

  • 12:00. Saloiko dantzak, Jose Mari Orbegozoren ikasleen eskutik.
  • 14:00. Familiekin bazkaria.
  • 17:00. Poxpi eta Lajarekin erromeria.