Jabier Larrañaga: "Aberastasuna dutenak joanez gero, zeroren edozein portzentaje zero da"

Berria.eus 2015ko aza. 9a, 11:26

Legegintzaldi honetan Gipuzkoan gauzatuko den politika aldaketaren bide orria oso argi dauka Jabier Larrañagak (Azpeitia, 1972). Ongizateari eusteko enpresei laguntzea oinarrizkoa dela uste du, eta zerga politika foru gobernuaren ardatz horretara egokitzera doa. Larrañaga enpresa mundutik dator, eta nabari zaio, arlo teknikoan eroso mugitzen baita. 

Berrienetik hasita: GHKren 50 milioitik gorako zorrak zer-nolako eragina izango du Aldundiaren kontuetan?

Aurrekontuetan ez du eraginik izango. Zorra Aldundiak kontsolidatzen du eta Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioari honen berri eman behar zaio. Hortik aurrera, ez du bestelako eraginik epe motzera.

Ogasunak dituen arantzak ezagutzen hasi zara, bistan da; Helena Francoren lekukoa hartzeak ere badu bere pisua, aurreko gobernuaren ikurretako bat baitzen.

Beti da ardura Ogasuna kudeatzea, baina alboan dudan talde profesionalarekin arituta hobe egiten zaio aurre erronkari.

Markel Olano ahaldun nagusiak eta zerorrek garbi utzi duzue aurrekontuen "espiritua eta helburu nagusia" susperraldi ekonomia dela. Baita gizarte politiken aurretik ere?

Ez. Hain zuzen, gizarte politikari eusteko eta hura babesteko jarri dugu susperraldiaren erronka. Sinetsita gaude aberastasuna jarduera ekonomikoak eta kalitatezko enpleguak ekarriko duela. Era naturalean iritsiko zaigu hobekuntza hori, eta horrek berak lagunduko digu egungo ongi-izate mailari eusten. Beti izan gara industria gune garrantzitsua, eta gaur egun buruz-buruko errenta altuenetakoa dugu Europan. Ez da kasualitatea. Iritsi garen garapen mailara iritsi bagara, industriari esker izan da batez ere. Ezin dugu ahaztu. Ekonomia sustatzea gizarte politikak bermatzea da.

Elkarrizketa osorik, Berria.eus webgunean.