Pako Aristiri aitortza, 'Gure Berriak' hedabidearen aurkezpenean

Uztarria.eus 2015ko aza. 6a, 18:56

Atzo, osteguna, aurkeztu zuten Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Gure Berriak hedabidea, modu dibulgatiboan Euskal Herriaren independentzia sustatu nahi duen proiektua. Aurkezpen ekitaldian, poema bat irakurriz hartu zuen parte Pako Aristi urrestildar idazle eta kazetariak. Aristiri aitortza ere egin zioten antolatzaileek: eguzkilore bat oparitu zioten (argazkian), Euskal Herriaren independentziaren alde "lan pedagogikoa" egiteagatik.

Ekitaldiaren informazio osatua Berria.eus-en irakur daiteke. Argazkia ere Berria-rena da.