Astelehenean hasiko dira San Martin Egoitzan bertako astea ospatzen

Uztarria.eus 2015ko aza. 6a, 18:50

Egitarau zabala antolatu dute aurten ere. Hilaren 9tik 14ra, musika, bertso eta dantza ekitaldiak, eta beste hainbat ekitaldi ospatuko dituzte.

Datorren astean, azaroaren 11n, izango da San Martin eguna eta, urtero bezala, San Martin Egoitzan data horren bueltan antolatu dute herriko zaharren egoitzaren aste berezia izango dena.

Egitarau zabala antolatu dute aurten ere. Hilaren 9tik 14ra, musika, bertso eta dantza saioak, eta beste hainbat ekitaldi ospatuko dituzte. Gainera, aste osoan zehar egoiliarrek egindako eskulanak ikusgai izango dira.

Hona hemen, astelehenetik aurrera egoiliarrentzat prestatu duten eskaintza:

Azaroak 9, astelehena

  • 11:45. Azpeitiko Udalaren ordezkariak bertan direla, egoiliarren pregoia eta emanaldia, Iraurgi Ikastetxeko haurrekin.
  • 17:00. Amaia Garmendia eta bere gitarra taldearen emanaldia.

Azaroak 10, asteartea

  • 11:00. Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia.
  • 16:00. Txokolatada, boluntarioekin.
  • 17:00. Bingo berezia, Pastoralaren eskutik.

Azaroak 11, asteazkena. San Martin eguna

  • 10:30. San Martín eguneko meza nagusia.
  • 12:00. Urteko ekitaldien argazkien erreportajea
  • 16:30. Bertso saioa, Adin-Adin programaren barruan, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Beñat Lizasorekin.

Azaroak 12, osteguna

  • 10:30. Nagusilaneko Jose Maria Soroarekin kantaldia.
  • 16:45. Bingo berezia, Nagusilanen eskutik.

Azaroak 13, ostirala

  • 11:00. Karta eta toka txapelketak.
  • 17:30. Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen emanaldia.

Azaroak 14, zapatua. Familien eguna.

  • 12:00. Saloiko dantzak, Jose Mari Orbegozoren ikasleen eskutik.
  • 14:00. Familiekin bazkaria.
  • 17:00. Poxpi eta Lajarekin erromeria.