Gatiburen kontzerturako sarrerak agortu egin dira

Uztarria.eus 2015ko aza. 6a, 17:09

Gaur, ostirala, izango da emanaldia, 23:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Gaur, ostirala, izango da Gatiburen kontzertua, 23:00etan, Sanagustin kulturgunean. Jadanik sarrerak agortu dira, beraz, azkar mugitu ez direnek ezingo dute beraien Euritan dantzan seigarren lanaz gozatu. 

Uztarriak kontzerturako sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean eta sarrera bana eskuratu dute Irune Bildosolak eta Martxel Arrizabalagak.