Trafikoan aldaketak Esklabetako lanak direla-eta

Uztarria.eus 2015ko aza. 6a, 12:44

Esklaben ondoko urbanizazio berriko euri-urak ibaira bideratzeko lanak hasi zituen Udalak joan den astean, eta trafikoan eragiten ari dira lanok. Atzo hasita astelehenera bitartean, Olatz auzoko biribilgunetik Esklabetara doan errepidea itxita egongo da Loiolatik Azpeitirako norantzan. Beraz, Loiolatik Azpeitira joan nahi duten ibilgailuek, Loiola atzeko errepidetik joan beharko dute. Aldiz, Esklabetatik Loiolara joan ahal izango dute autoek. Azpeitiko Udalak barkamena eskatu du trafiko aldaketak sor ditzaken eragozpenengatik.