'Searching for sugar man' filma emango dute igandean eta astelehenean

Uztarria.eus 2015ko aza. 6a, 11:54

Azarorako antolatutako "hunkitzeko eginiko film dokumentalen" baitan, Searching for sugar man izango da ikusgai asteburu honetan. XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak direnez, igandean eta astelehenean soilik izango dira film emanaldiak. Igandean 20:30ean hasiko da filma, eta astelehenean, berriz, 21:30ean emango dute, Soreasu antzokian.

Searching for Sugar Man-ek 40 sari eskuratu ditu, horien artean dokumentalik onenarena Oscar eta BAFIA sarietan, baita beste 29 izendapen ere.