Gatiburen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko aza. 6a, 12:07

Gatiburen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Euritan dantzan da erantzun zuzena, eta Irune Bildosolak eta Martxel Agirrezabalak sarrera bana eskuratu dute.

Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Irune Bildosola eta Martxel Arrizabalaga. 

Gatiburen azken diskoak nola izena duen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Euritan dantzan da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera 15 euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.