Hainbat ipuin kontaketa saio izango da azaroan Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2015ko aza. 5a, 11:56

Azaroko astelehenetan izango dira emanaldiak, 18:00etan hasita. Horrez gain, eskulan tailerra izango da azaroaren 10ean eta hilaren 12an liburutegi zerbitzua eskainiko dute Urrestillan.

Udal Liburutegiak hainbat ipuin kontaketa saio antolatu ditu azarorako. Hileko astelehenetan izango dira saiook, 18:00etan hasita. Horrez gain, eskulan tailerra izango da azaroaren 10ean, asteartean. Haur Hezkuntzako bosgarren mailako haurrentzat izango da. Bestalde, Udal Liburutegiak eta Gazteria Sailak antolatuta, liburutegi zerbitzua eskainiko dute azaroaren 12an, ostegunez, Urrestillan, 17:30etik 19:00etara bitartean.

Hemen, ipuin kontaketa saioen azaroko egutegia:

Azaroak 9, astelehena

18:00etan Mikel Susperregik 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat emanaldia eskainiko du.

Azaroak 16, astelehena

18:00etan Ixabel Milletek lau urteko haurrentzat emanaldia eskainiko du.

Azaroak 23, astelehena

18:00etan Yolanda Arrietak bost urteko haurrentzat emanaldia eskainiko du.

Azaroak 30, astelehena

Kontukantoi emanaldia izango da, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta.