Guraso Eskolen barruan bi ikastaro berri antolatu ditu Gizarte Zerbitzuen sailak

Uztarria.eus 2015ko aza. 4a, 11:30

'Seme-alabekin alkohola eta drogen kontsumo arduratsuan hezitzen' eta 'Guraso noiz arte? Nola lagundu seme-alabei, jada gazte-helduak izanik' dira ikastaroak, eta seme-alaba nerabe eta gazteak dituzten gurasoei zuzenduta daude. Azaroan eta abenduan zehar emango dituzte biak eta izena emateko epea etzi, azaroak 6, bukatuko da.

Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak bi ikastaro antolatu ditu, Guraso Eskolen baitan. 'Seme-alabekin alkohola eta drogen kontsumo arduratsuan hezitzen' ikastaroa 12 eta 16 urte bitarteko gazteen gurasoei zuzenduta dago, eta 'Guraso noiz arte? Nola lagundu seme-alabei, jada gazte-helduak izanik' ikastaroa, berriz, 17 eta 22 urte arteko gazteen gurasoentzat prestatu dute. Bi ikastaroak lau saiotan banatuta emango dituzte, azaroan eta abenduan zehar.

Ikastaro berriotarako izen-ematea azaroaren 6a baino lehen egin beharko da. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko dute, edo 943157192 telefonora deitu. Prezioa 10 eurokoa da; ordaindu ezin dutenentzat, beka bidezko diru-laguntza bideratuko du Udalak.