Samartinak ospatuko dituzte asteburuan Lasaon

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.eus 2015ko aza. 4a, 13:21
Iazko Lasaoko festak.

San Martin eguna datorren asteazkenean, azaroak 11, izaki, samartinak ospatuko dituzte asteburuan Lasaon. Ostiralean hasi eta igandera bitartean egitasmo ugari izango da adin guztietako herritarrentzat.

San Martin eguna datorren asteazkenean, azaroak 11, izaki, samartinak ospatuko dituzte asteburuan Lasaon. Ostiralean hasi eta astelehena bitartean egitasmo ugari izango da adin guztietako herritarrentzat.

Lasaoko festa batzordean, zortzi pertsona ari dira lanean, irailetik. Egitarauan berritasun berezitasun berezirik ez badute ere, herri etxea "behin-behinean" estreinatuko dute asteburuan. Azpeitiko eta Zestoako udalek baimena eman ostean, bertso afaria eta umeen bazkaria bertan egingo dituzte. "Urteetan eskatu dugu biltzeko leku bat, eta ilusioz gaude jaien aitzakian han egoteko", azaldu dute festa batzordeko kideek.

Hemen, Lasaoko egitaraua osorik:

Azaroak 6, ostirala

20:00etan txupinazoa.

20:30ean bertso afaria Amaia Agirre eta Agin Labururekin. 

Ondoren, Hitzeder eta Asier trikitilariak.

Azaroak 7, zapatua

13:00etan umeen txupinazoa eta argazki erraldoia.

Ondoren, gaztetxoen bazkaria.

15:30ean puzgarriak, frontoian.

17:00etan txokolatada.

Azaroak 8, igandea

11:30ean Zestoako Idikaitz txistulari taldearen kalejira.

Ondoren, Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka.

Azaroak 9, astelehena

11:00etan meza nagusia. Zestoako parrokiako abesbatza ariko da kantuan.