Josu Urbieta 'Pow'-ren aurkako epaiketa salatu dute ikasleek

Uztarria.eus 2015ko aza. 3a, 14:09

Azpeitiko ikastetxeetako dozenaka ikaslek elkarretaratzea egin dute gaur, asteartea, sahiesbideko biribilgunean, Josu Urbieta Pow-ren eta beste bost lagunen aurkako epaiketa salatzeko eta azpeitiarrari elkartasuna adierazteko. Konponbidea orain, Pow etxera lelopean egin dute kontzentrazioa. Atzo, astelehena, hasi zen epaiketa Parisen, eta bost astez luzatuko da. Abenduaren 3an jakinaraziko dute epaia.

Atzo ere elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek plazan, eta datozen asteetarako hainbat mobilizazio iragarri dituzte. Gainera, hainbat lagun Parisen dira gaur, Urbietari elkartasuna adieraztera joanda.