Etxean gelditu da Libre Ardo Eguneko Txorizo Egosi Lehiaketaren sari nagusia

Uztarria.eus 2015ko urr. 31a, 16:04

X. Libre Ardo Egunak festa giroz bete du gaur, zapatua, Azpeitiko plaza. Uda usaineko eguraldia lagun, jende ugari elkartu da bertan, parte hartu duten 21 upategietako ardoak eta horiei laguntzeko aukeran zeuden jaki gozoak dastatzera.

Gazta eta, bereziki, txorizoa izan dira nagusi jakien artean. Ardo Egunarekin batera egin da, izan ere, Euskal Herriko III. Txorizo Egosi Lehiaketa, eta lehen saria etxeko harakin batek eskuratu du, Valentin Odriozolak. Bigarren saria Orioko Kepa Harategiak jaso du, eta hirugarrena Zumarragako Salegik.