Mikel Aiestarani eman diote 2015eko Euskal Kazetariak Saria

Uztarria.eus 2015ko urr. 29a, 19:04
Mikel Aiestaran.

Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) banatzen duen saria egokitu zaio urteetan Azpeitian bizi ondoren egun Jerusalemen bizi den beasaindar kazetariari.

2015eko Euskal Kazetariak Saria Mikel Aiestaranentzat (Beasain, 1975) izango dela jakinarazi du gaur, osteguna, saria banatzen duen Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE).

Urteetan Azpeitian bizi ondoren, egun Jerusalemen bizi da Aiestaran. Nazioarteko kontuetan aditua da besaindarra, bereziki orain bizitoki duen Ekialde Hurbilekoetan. Freelance bezala aritzen da eta bere lana hainbat hedabidetan zabaltzen du.

Orain urtebete argitaratu zuen Uztarriak Mikel Aiestarani egindako elkarrizketa luzea, 2014ko urriko aldizkarian.