Paradisu Zinemaren ikasturteko lehen emanaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2015ko urr. 29a, 09:50

Jonas Trueba zuzendariaren Los exiliados romanticos filma emango dute 21:30ean hasita, Soreasu antzokian.

Gaur, osteguna, eskainiko dute Paradisu Zinema Azpeitiko zine klubaren ikasturteko lehen emanaldia. Jonas Trueba zuzendariaren Los exiliados romanticos filma emango dute 21:30ean hasita, Soreasu antzokian.
 
Zine klubeko kideek azaldu dutenez, "aurrera begirako funtzionamendua eta dauzkagun nobedadeak (bonoa, solasaldiak, programazioa...) plazaratzeko" aprobetxatuko dute saioa.