Ardoa, oinordetza eta bizimodu

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 28a, 17:17

Itxaso Compañonek aitaren upategiarekin jarraitzea erabaki zuen gurasoak hil ostean, eta horrela egin zen nekazari gazte, Compañon Arrieta upeltegiarekin. Azpeitiarra zuen ama.

Azpeitiko ardo dastaketaren aitzakiarekin amaren jaioterrira itzuliko da larunbatean Itxaso Compañon Arrieta (Lantziego, Araba, 1984). Compañon Arrieta upategia dauka hark Lantziegon bertan, aitarengandik oinordetzan hartua, eta beraien ardoa sortu eta etiketatzen dute. Compañonek, edozein gaztek bezala, etxetik kanpo ikasi zuen, Andoainen eta Bartzelonan egin zituen soinu eta irudi ikasketak, lehendabizi; eta postprodukziokoak, ondoren.

Hala ere, oso gazte zela aldatu zitzaion bizitza Compañoni. Lurdes Arrieta ama istripuz hil zitzaion: «Gure ama irakaslea zen, Lantziegoko ikastolako sortzaileetakoa, eta auto istripuz hil zen beste bi irakaslerekin batera». Azpeitiarra zen Arrieta, eta Arabako udalerri hartako lehen irakaslea izan zen. Amaren ondoren, aita hil zitzaien Compañon anai-arrebei. Felix Compañon minbiziarekin zendu zen.

Urola Kostako Hitza-ko artikulua osorik irakur daiteke hemen.