Ipar Euskal Herriko Astea izango da gaurtik zapatura, Gaztetxean

Uztarria.eus 2015ko urr. 28a, 11:20
Astearen kartela.

Ipar Euskal Herriko errealitatea ezagutu asmoz, bi hitzaldi, gazte asanblada eta kontzertuak izango dira egunotan. 

Ipar Euskal Herriko Astea izango da gaurtik zapatura bitartean, Gaztetxean. Bi hitzaldi, gazte asanblada eta kontzertuak izango dira egunotan.

Gaur, asteazkena, Aitzina gazte antolakundeko kideen eta Baxoa Euskaraz ikasle mugimenduaren hitzaldi bana izango da, 18:00etan hasita. Bihar, osteguna, berriz, 'Eskolari alternatiba, herria hezitzaile' izenburupeko hitzaldia izango da Bizitoki ikastolako kideen eskutik.

Zapaturako ere ekintzak antolatu dituzte. Hala nola, 16:00etan, gazte asanblada egingo dute, gaztetxeen errealitatea gertutik ezagutzeko. Gauean, berriz, 2zio eta Tumatx taldeen kontzertuak izango dira, 22:00etatik aurrera.