Ikastolak 50 urteotan izan dituen egoitzak bisitatuz

Uztarria.eus 2015ko urr. 26a, 16:08

Azpeitiko ikastolaren sorrerako 50. urteurrena ospatzeko prestatu duten egitaraua atzo, igandea, estreinatu zuten Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak. Mende erdiko historian ikastolak izan dituen egoitzak ezagutzeko ibilaldia egin zuten goiz partean. Antolatzaileek bideo honetan laburbildu dituzte ibilaldia eta ondorengo hamaiketakoa.