Arantzazutik Urbiara ibilaldia egingo dute igandean Lagun Onak MBkoek

Uztarria.eus 2015ko urr. 21a, 18:05

Egun osorako irteera izango da, autobusez anbulatorioaren aurretik goizeko bederatzietan abiatuta. Bihar, osteguna, bukatuko da izena emateko epea, mendizaleen tabernan.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Arantzazu-Urbia ibilaldia antolatu du igande honetarako, urriak 25. Egun osorako irteera izango da eta autobusa jarri dute Azpeititik Arantzazura joateko; 09:00etan irtengo da, anbulatorioaren aurreko geltokitik.

Bihar, osteguna, bukatuko da izena emateko epea, mendizaleen tabernan. Lagun Onakeko bazkide direnek 4 euro ordaindu behar dute, eta 8 euro bazkide ez direnek. Autobuseko joan-etorria egin behar dutenek soilik dute izena eman beharra.

Urbiara igota, eguraldia lagun badute mendi buelta bat egingo dute mendi bazkunakoek; bestela, Urbian bertan pasatuko dute eguna. 18:00etan Arantzazura itzuli, eta han hartuko dute berriro autobusa, Azpeitira bueltatzeko.