Joseba Iraolak eta Iñigo Olabegogeaskoetxeak irabazi dute XXIII. Urrakiko Igoera

Uztarria.eus 2015ko urr. 19a, 11:42

Antolatzaileen arabera, aurtengo parte-hartzaileen zerrenda "ikaragarri ona" izan da. Iraolak egin zuen atzoko denborarik onena, sailkapen nagusia kontuan hartuz gero: 3:05:184 denbora behar izan zituen mangak bukatzeko. 

Durangaldea Racing elkarteko Joseba Iraolak eta Mendiola Racing taldeko Iñigo Olabegogeaskoetxeak (BMW M3) irabazi dute XXXIII. Urrakiko Igoera. Atzo, igandea jokatu zen lasterketan eserleku bakarreko mailan irabazi zuen Iraolak; Olabegogeaskoetxeak, berriz, automobilen modalitatean. Atzoko probarekin, bukatutzat eman dute Euskadiko Mendiko Txapelketa. 

Iraolaren ostean, eserleku bakarreko kategorian, Arkaitz Ordoki (Silver Car S2) izan zen bigarrena, lehenengoa baino bost segundo gehiagorekin. Hirugarren, berriz, Markel Cestafe (Speed Car) izan zen, 9 segundora. Automobilen modalitatean, Olabegogeaskoetxearen ostean, Joxe Labaka (Mitsubishi EVO V) azpeitiarra eta Gorka Eizmendi (BMW M3) sailkatu ziren.

Antolatzaileen arabera, aurtengo parte-hartzaileen zerrenda "ikaragarri ona" izan da. Iraolak egin zuen atzoko denborarik onena, sailkapen nagusia kontuan hartuz gero: 3:05:184 denbora behar izan zituen mangak bukatzeko. Jarleku bakarreko proban, Arkaitz Ordoki izan zen bigarrena, eta Markel Cestafe hirugarrena.

Orotara 63 pilotuk hartu zuten parte igoeran, eta bostek utzi zuten lasterketa. Hemen, sailkapena osorik.

Honakoak dira klasekako irabazleak:

7. klasea: Joseba Iraola, Demoncar-arekin.

6. klasea: Iban Tarsicio, Mitsubishi EVO IX-arekin.

5. klasea: Iñigo Olabegogeaskoetxea, BMW M3-arekin.

4. klasea: David Pelaez, Citroën AX A1/2-arekin.

3. klasea: Jon Arregi, Abarth Puntoarekin.

2. klasea: Iker Tolosa, Renault Clio Sport-arekin

1. klasea: Iñaki Racamonde, Citroën AX Sport-arekin.

 

Urrakiko Igoerako argazki bilduma osatu du Urola Kostako Hitza-k.