Añares Rioja eta Sammic taldeak aurkeztu ditu Iraurgik

Uztarria.eus 2015ko urr. 19a, 12:21

Iraurgi Saskibaloi taldeak zapatu goizean aurkeztu zituen 2015-2016 denboraldian goreneko mailetan lehiatuko diren bi taldeak. Añares Rioja ISBko neskak eta Sammic ISBko mutilak eta ISBko zuzendaritzako kideak, Sammic enpresako, Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin izan ziren Loiolan. Istituzioetako ordezkaritzari dagokionez, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta Estitxu Elduain Kirol zinegotzia, Azkoitiko alkate Javier Zubizarreta eta Angel Luis Martin Kirol zinegotzia, eta, Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendaria izan ziren Loiolako basilikaren aurrean.