Boluntario lana kudeatzen jakiteko ikastaroa antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2015ko urr. 16a, 19:47

Saioak azaroaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an izango dira, 09:30etik 11:30era. Parte hartu nahi dutenek Gizarte Zerbitzuen sailean eman behar dute izena.

"Herritarren formakuntzaren apustuarekin jarraituz", Azpeitiko Udalak boluntarioei zuzendutako ikastaroa antolatu du. "Jakin badakigu boluntario lana oso garrantzitsua dela, eta herrian pertsona ugari daudela lan honetan. Lana, nahiz eta gogoz egin, konplexua da. Izan ere, zaila da arlo honetan sortzen diren zenbait gai kudeatzea", azaldu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuen saileko zinegotziak, eta Gizarte Zerbitzuek "formazioa eskaintzea funtsezkoa" dela gaineratu du.

Ikastaroan honako gaiak landuko dituzte: boluntariotzaren kontzeptua eta marko historikoa, boluntarioaren profila (boluntario izateko jarraitu beharreko pausoak), eremu legala (eskubide eta betebeharrak), esku-hartze eremua, kulturarteko ikaskuntza, trebetasun sozialak eta kurtsoaren balorazioa.

Saioak azaroaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an izango dira, 09:30etik 11:30era. Izena eman edo informazio gehiago nahi dutenek Gizarte Zerbitzuetara joan edo deitu egin beharko dute. Honakoa da telefonoa: 943157192.