Olazko Andre Mariaren plazaren ondoan dagoen 'Karakoleko' edukiontziak "mugituta eta nahastuta" agertu ziren joan den igande goizean. Azpeitiko Udalak gertaera salatu du eta edukiontzien "erabilera egokia" aldarrikatzeaz gain, "arduraz jokatzeko deia" luzatu die herritarrei. "Gure herriko txokoak eta ingurumena zaintzea guztion ardura da. Horregatik, arduraz eta gizalegez jokatzeko eskatzen zaie azpeitiarrei", azaldu dute.