Merkel datorrenerako prest?

Uztarria.eus 2015ko urr. 15a, 19:05

Uztarria.eus-en erabiltzaile batek bidali digu honako argazkia. Soreasuko lur-azpiko aparkalekuaren txartel bat da irudikoa, joan den zapatuan (urriak 10) erabilitakoa eta, ikusten den moduan, alemanez du eduki ia osoa; Ticket Aparc. Limitado eta IVA gaztelaniazkoak dira hizkuntza horretan idatzita ez dauden hitz bakarrak. Euskararen arrastorik ez, bestalde. Makinen kontuak izango dira, edo Angela Merkel bisitan datorrenerako entseguren bat ote?