Kolonbiako egoera sozialaz eta politikoaz hitzaldia izango da datorren asteartean Orkatzen

Uztarria.eus 2015ko urr. 15a, 12:17
Hitzaldia iragartzeko kartela.

Yerson Gonzalez Medellin hiriko hainbat gizarte mugimendutako kideak eskainiko du solasaldia, 19:00etan hasita. Ernaik, Sortuk eta Orkatz kultur elkarteak antolatu dute solasaldia.

Datorren asteartean, hilak 20, Kolonbiako egoera sozial eta politikoaren gaineko hitzaldia izango da Orkatz kultur rlkartean, 19:00etan hasita. Yerson Gonzalez Medellin hiriko hainbat gizarte mugimendutako kidea izango da hizlaria, eta Kolonbiako egoera soziala eta politikoa izango ditu hizpide. Horrez gain, Kolonbiako gobernuak eta Farc-eko gerrilariek Habanan egindako negoziazioez ere ariko da Gonzalez. Ernaik, Sortuk eta Orkatz kultur elkarteak antolatu dute solasaldia.