'Amama' filma emango dute asteburuan Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2015ko urr. 14a, 13:58

Amama filma emango dute ostiraletik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Zapatuan, gainera, filmaren zuzendari Asier Altunarekin solasaldia izango da 19:00etako film emanaldiaren ostean, eta Eneritz Albizu kazetariak gidatuko du hizketaldia. Joan den udazkenean Azpeitian grabatu zuten Amama pelikula eta protagonistetako bat da Nagore Aranburu azpeitiar aktorea. Aurtengo Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen filma, eta Irizar saria jaso zuen Zinemaldiaren 63.edizioan.

Hemen, Amama filmaren Soreasuko emanaldien ordutegia:

Urriaren 16an, ostirala, 21:30ean emango dute Amama filma.

Urriaren 17an, zapatua, 19:00etan eta 22:00etan eskainiko dute.

Urriaren 18an, igandea, 19:30ean ikusi ahal izango da.

Urriaren 19an, astelehena, 21:30ean izango da ikusgai.

Bestalde, igandean, hilaren 18an, haurrei zuzendutako Pinocho y su amiga Coco filma eskainiko dute, 16:30ean hasita, Soreasu antzokian. 

Filma ikusteko sarrera arrunta 4,5 euro ordaindu beharko da, eta 3,5 euro ikusleen egunean (astelehenean). Baigerako bazkideek, berriz, 2 euro ordaindu beharko dituzte egun horretan.