Azaroaren 2an hasiko da Josu Urbieta 'Pow'-ren aurkako epaiketa Parisen

Uztarria.eus 2015ko urr. 14a, 12:46

Beste bost lagunekin batera epaituko dute Urbieta eta bost astez luzatuko da epaiketa. Ondoren, abenduaren 3an, jakinaraziko dute epaia. Epaiketa dela eta, bilera deitu dute azpeitiarraren senideek eta lagunek, eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei. Ostegunean, hilak 15, izango da bilera, 19:00etan hasita, Baigeran.

Azaroaren 2an hasiko da Josu Urbieta Pow azpeitiar presoaren aurkako epaiketa Parisen (Frantzia). Beste bost lagunekin batera epaituko dute Urbieta eta bost astez luzatuko da epaiketa. Ondoren, abenduaren 3an jakinaraziko dute epaia. Epaiketa dela eta, bilera deitu dute azpeitiarraren senideek eta lagunek, eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei. Urbietaren egoera juridikoa zein den azaltzeaz gain, hari babesa adieraztera epaiketara joateko aukera desberdinak aztertuko dituzte bertan. Bileraren deitzaileek azaldu dutenez, epaiketaren egunean-eta Urbietarekin egoteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ostegunean, hilak 15, izango da bilera, 19:00etan hasita, Baigeran.

2010eko ekainean atxilotu zuten Urbieta Frantzian, eta La Santeko kartzelan preso egon ostean, Potiers-Vivonne kartzelara aldatu zuten joan den urtean; etxetik 486 kilometrora dago egun. 2012ko azaroaren 7an epaitu zuten Urbieta Parisen, eta ETA erakunde armatuko logistika militarreko kide izatea leporatuta, bost urteko espetxe zigorra jarri zion epaileak azpeitiarrari. Orain berriz epaituko dute Urbieta, beste delitu batzuk egotzita.

Joan den astean Josu Urbietaren gutuna argitaratu zuen Deserriko Hitzakek webgune honetan.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak

- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten. 
- Joseba Segurola. Lannemezan (Frantzia) preso, 269 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Josu Urbieta (Pow). Potiers-Vivonne (Frantzia) preso, 486 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatua

Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.

Iheslaria

- Juan Manuel Bereziartua (Pakea).