Bederatzi sari jaso dituzte azpeitiarrek Euskadiko XX. Blonda Txapelketan

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.eus 2015ko urr. 13a, 13:14
Eizmendi baserriko Ixabelek jaso du Behirik Hoberenaren saria. (Ibon Errazu)

Azpeitiko Eizmendi eta Agite baserrietako ordezkariek hartu zuten parte Markina-Xemeinen zapatuan jokatu zen Euskadiko XX. Blonda Txapelketan.

Sari ugari jasota itzuli ziren etxera Azpeitiko Eizmendi eta Agite baserrietako ordezkariak Markina-Xemeinen zapatuan jokatu zen Euskadiko XX. Blonda Txapelketatik. Azpeitiko bi baserri horiek hartu zuten parte lehian, eta bien artean bederatzi sari eskuratu zituzten. Hala nola, 12 eta 15 hilabete bitarteko biga onenaren saria jaso zuen Eizmendi ganadutegiak.

Hemen, azpeitiarrek jasotako sari guztiak:

7-12 hilabete bitarteko bigarren biga onena Azpeitiko Eizmendirentzat.

12-15 hilabete bitarteko biga onena Azpeitiko Eizmendi ganadutegikoa.

18-24 hilabete bitarteko biga onenaren bigarren saria Azpeitiko Agiterentzat.

24-30 hilabete bitarteko bigarik onenaren saria eta bigarren saria Azpeitiko Eizmendi baserriarentzat.

3-4 urteko behiak txahalarekin. Bigarren saria Azpeitiko Eizmendirentzat.

4-5 urteko behia txahalarekin. Bigarren saria Azpeitiko Eizmendirentzat.

4-5 urteko behia txahalik gabe. Bigarren saria Azpeitiko Agiterentzat.

5-7 urteko behiak txahalarekin. Bigarren saria Azpeitiko Eizmendi ganadutegiarentzat.

5-7 urteko behiak txahalik gabe. Bigarren saria Azpeitiko Agiterentzat.